Hesian Hala Bedi irratiaren bilduman

Guaixe 2013ko azaroaren 7a

Gasteizko Hala Bedi irrati libreak 30 urte bete ditu eta urteurrena dela eta makina bat kontu antolatu dituzte. Horietako bat Hala Bedi 30 urte Kolpez Kolpe disko bildumaren argitalpena da. Irrati librearen ezinbesteko osagaia izan da musika hiru hamarkada horietan. Diskoarekin Euskal Herrian sorturiko musikari eta aldi berean Hala Bedi Irratiari omenaldia egin nahi dete. Horregatik, Euskal Herriko 15 taldek, azken 30 urte hauetan Euskal Herrian egin diren 15 abestiren moldaketak egin dituzte. Hesian taldekoak daude tartean. Alaitz eta Maiderren Amets bat kantuaren moldaketa egin dute, abestiaren sortzaileen laguntzaz.