Euskara oparitzeko katalogo laguntzailea

Guaixe 2013ko azaroaren 6a

Urte akaberarekin batera etxeko txikiei eta ingurukoei opariak egiteko garaia izaten da. Euskarazko liburuak, musika edo jokoak oparitu nahi eta zer oparitu ez dakitenek aparteko laguntza opatuko dute Euskarazko Produktuen Katalogoan. 16. urtez Euskal Herriko 100 bat udal eta man¬ko¬mu¬nitatetako Euskara Zerbitzuk editatu dute katalogoa eta 130.000 ale banatu dituzte euskararen eremuaren luze zabalean.Edizio berrituan gurasoendako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteendako makina bat erreferentzia opatu daitezke. Horretarako merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin dute berritasuna, egoki¬tasuna eta kalitatea kontuan hartuta. Bilaketa errazteko katalogoak zortzi atal ditu: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jos¬tai¬lu eta jokoak, DVD eta informatika, komikiak eta gurasoendako produktuak. Zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da eta bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ere erantsi da.www.katalogoa.orgPaperean dena jaso ezin denez, Interneten Katalogoak askoz ere eskaintza zabalagoa du, argitaletxeen denda birtualetan zuzenean erosteko aukerarekin. Hala, merkatuan opatu daitezken beste makina bat artikuluren berri jaso daiteke sarearen bidez.Urte osoan bizirik eta egune¬ratua dagoen gunea da www.katalogoa.org, argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak zuzenean sartzeko merkaturatu ahala eta des¬katalogatuak gelditu direnak kentzeko. Hartara, webgunea urte osoan kontsulta daiteke, eta irakurleek beren komentarioak egin ahal izango dituzte bertan, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.