Langabeziak behera Altsasuko enplegu bulegoan

Guaixe 2013ko azaroaren 6a

Lastaila despeditzean akaberan aurreko hilean baino 28 langabe gutxiago zeuden Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Altsasuko bulegoan izena emanda, guztira 1.489 (%1,85 gutxiago). Iruñeko zabalgunean izena emana duten arakildar eta irurtzundarren datuak behar dira Sakana guztiko datua ezagutzeko. Altsasuko bulegoan lastailean itxi ziren 492 kontratuetatik 23 besterik ez ziren mugagabeak izan.NafarroaHerrialdean langabeziak, irailarekin alderatuta, %1,02 egin du gora  (515 gehiago) eta guztira 50.922 lan bila ari diren nafarrak. Duela urte bat baino 71 gutxiago dira lan bila dabiltzanak Nafarroan, hau da, % 0,14 gutxiago balio erlatiboetan. Emakumezkoak dira langabe gehienak: 26.396 (%0,25 edo 67 gehiago). Gizonezko langabeak, berriz, 24.526 dira (%1,86 edo 448 gehiago).Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaile Maria Isabel Garcia Malok adierazi du langabeziak zazpi hilabetez jarraian behera egin ondoren, lastailean izandako igoera Tuterako eskualdean gertatu dela bereziki, nekazaritzan eta elikaduraren industrian. Bestalde, izandako langabeziaren urte arteko aldaketaren jaitsiera nabarmendu du eta pasa den hilabetea azken 6 urteotako igoera txikiena gertatu dela, tradizioz langabeziak gora egiten duen aldia den arren. García Malok baloratu du "estreinakoz erregistratutako langabezia-datuak aurreko urtekoak baino hobeak direla eta maila altuari eutsi zaiola kontratazioan, izan diren 26.051 kontratuekin".