Ibarrera bigarren fasean iritsiko da kolon minbiziaren detekzio goiztiarreko programa

Guaixe 2013ko azaroaren 7a

Osasunbidearen asmoa da orain pixkanaka hasi eta 2017rako 50 eta 69 urte bitarteko nafar guztiak kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programaren barnean egotea. Ibarra osatzen duten hiru osasun eskualdeetako adin horretako sakandarrak programaren bigarren fasean sartuko dira.Programa horren helburua da kolon eta ondesteko hasierako faseko tumoreak detektatzea, hasierako sintomak agertzen hasi aurretik; horretarako, sintomarik gabeko biztanleen gorozkietan odolik detektatzeko azterketa eginen da. Horren bidez, biztanleen artean ohikoena den minbizi mota horretako intzidentziak eta heriotzak gutxitzea da helburua, azken urteetan intzidentziak handitu egin baitira, bizi-itxaropenak gora egin duelako eta bizimoduak aldatu egin direlako (elikadura, sedentarismoa, obesitatea).Gaur egun, Nafarroako emakumeen artean heriotza gehien eragiten dituen minbizia da, eta bigarren arrazoia gizonen artean, biriketako eta trakeako minbiziaren atzetik. Goiz diagnostikatzen bada, gaixotasun honen kasu guztien % 90etan senda daiteke; hala ere, ehunekoa % 50 baino ehuneko txikiagora jaisten da fase aurreratuan detektatuz gero.