Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta abesgarria eskaini nahi du Gozamenez programak. 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago. Aipatu programaren bidez, gazteen artean sexualitateari buruzko hausnarketa eta arlo ezberdinen inguruko eztabaida sustatu nahi da eta publikoak eta ohikoak diren eremuetan sexualitatearen presentzia bultzatzea. Sakanako makina bat teknikarik eta Izargiko hezitzailea dira programa aurrera ateratzeko lan egiten dutenak.EgitarauaMakillaje tailerraAzaroaren 9an, larunbatean, 18:00etatik 20:00etara Unanuko gaztetxean.Zentzumen gaua (afaria eta show transformista)Azaroaren 9an, larunbatean, 21:30etik aurrera Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Yo tambien (zine foruma)Azaroaren 15ean, ostiralean, 21:45ean Altsasuko Iortia kultur gunean. Makillaje tailerraAzaroaren 16an, larunbatean, 18:00etatik 20:00etara Lizarragako eskolan. Gau erotikoa (zentzumen ibilbidea+erotiklik+dastatze beroa)Azaroaren 22an, ostiralean, 22:00etan Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Lotsagabeak (antzerkia)Azaroaren 28an, ostegunean, 11:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. DBHko ikasleendako.