Sakana, ekiteko prest

Guaixe 2013ko azaroaren 8a

Batuta 15 sakandarrez osatutako lan taldea da, "eginez ikasi" metodologiaren bitartez lan aukera berriak sortzen ikasten ari dena. Lan-munduan mentalitate aldaketa baten beharrak bultzatu die jarrera ekintzailearen aldeko apustua egitera. Programan parte hartzen ari diren kideak gogotsu dabiltza lastailaren 21ean hasi zen esperientziarekin. Lau hilabetez arituko dira lanean metodologia berri horrekin ikasten, praktikatzen.EsperientziazProiektua ezberdina da. Orain arte ikusi eta ikasitakoa alde batera uzten dute. Eginez ikastea da lan estrategiaren gakoa, "Learning by doing". Taldeko lana bultzatu egiten du. Batuta-ren helburua lan proiektu berriak eta, aldi berean, eskualdean lanpostu berriak sortzea da.Taldea egunero Arbizun biltzen da, Utzubarren, Garapenerako zentroan. Euren ideiak aurrera eramateko aukerak, moduak lantzen dituzte. Mondragon Team Academyko aholkulariak astean zehar egindakoari forma eman eta, behar izanez gero, laguntza zehatza aurkitzeko orientazioa ematen diete. Proiektuak aurrera eramateko jarduerak edo ekitaldiak antolatuko dituzte. Berehala izanen dugu haien berri eta erne ibiltzeko gaztigatu dute. PilotuaMondragon Team Academyk, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetasun Unitatea eta MIK Ikerkuntza eta Kudeaketa zentroak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) laguntzaz martxan jarrita du SNEINN programa. Programako parte-hartzaileak garilean eta irailean izan ziren hiru informazio saioetara joandako 29 hautagaien artean aukeratu dituzte. NEZek Sakana aukeratu du programa estreinakoz eskaintzeko, baina etorkizunean Nafarroako beste eskualdeetara eta gainontzeko erkidegoetara zabaltzeko aukera izan daiteke.