Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta, igandean jokatuko da Behobia-Donostia lasterketa entzutetsua, korrikalariek zirkulu gorriz borobilduta duten proba. Aurten probaren 49. edizioa izanen da. Antolakuntzaren arabera 28.000 korrikalarik hartuko dute parte. Aurreko urtean 116 sakandarrek osatu zituzten Behobia eta Donostia arteko 20 kilometroak, eta aurten ere korrikalari sakandar ugari espero dira. Lehenik eta behin, ordutegian aldaketak izanen dira. Gurpildun aulkian parte hartuko dutenek 9:30ean hartuko dute irteera, irristalariek 9:40ean eta korrikalariek 10:00etan. Bestalde, antolakuntzak hainbat zerbitzu jarriko ditu indarrean: irteera eta helmugarako kontsigna, komunak ibilbidean barna, errekuperazio karga, argazki oroigarria, erretiratuendako zerbitzu berezia eta baita haurtzaindegia ere. Horretaz gain, RENFEk eta Euskotrenek tren zerbitzua indartu du. www.behobia-sansebastian.comProbaren informazio guztia.