Irabazi eta gero Altsasu bigarrena de Erregionalean. Aldiz, Etxarrik galdu egin zuen

Guaixe 2013ko azaroaren 11

Erregional mailak txanponaren bi aldeak utzi dizkigu. Batetik, Zizurren jokatutako partidan Ardoi taldeari 0-1 irabazi zion Altsasuk. Lehen zatian ez zen apenas aukera aipagarririk egon. Bigarren zatian Altsasu hasi zen dominatzen eta egindako lanaren fruitua izan zen 80. minutuan Dariok sartutako gola. Zizurkoak saiatu ziren baina ez zuten markagailua mustutzea lortu. Altsasuarrek merezitako garaipena lortu zuten. Aldiz, Etxarri Aranatzek 1-2 galdu zuen etxean Universidad de Navarra taldearen kontra. Lehen zatian tarteka dominatu zuten bi taldeek, baina Etxarrik izan zuen baloiaren jabetza. Bigarren zatian Etxarrik dominatu zuen eta jokaldi argiak izan zituen, baina baloiek zurtoinean bukatu zuten. OPUSeko Unibertsitatekoak aurreratu egin ziren, Etxarriko defentsaren akats bati esker. Etxarri saiatu zen eta penalty bati esker Mikelek berdintzea lortu zuen. Baina falta luze bati esker unibertsitatekoek aurreratzea lortu zuten, partida bukatzear zegoela. Etxarrik ez zuen galtzea merezi izan baina 3 puntuek Iruñeko bidea hartu zuten. Bestalde, Lagun Artea B-k eta Baztan B-k jokatu beharreko lehia atzeratu egin zen. Gauzak horrela, sailkapenean Beti Kozkor da lider (22 puntu). Altsasu bigarrena da, puntu eskas batera (21 puntu). Lagun Artea B 11.a da (9 puntu) eta Etxarri Aranatz 13.a (7 puntu).