Euskararen Ginkanan parte hartzeko deia

Guaixe 2013ko azaroaren 12a

Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa da ginkana, aurten hizkuntza aniztasunaren gaia landuko duena. Lehen aldiz parte hartzea taldekakoa izanen da eta saria euskararen alde dagoeneko martxan dauden edo jarri nahi diren ekimenak sustatzera bideratuko da. 3.000 euro jasoko ditu talde irabazleak. Horretarako, elkarte edo eragile bakoitzak lehiaketan ordezkatuko duen 4-6 laguneko taldea osatu eta www.euskararenginkana.net webgunean eman beharko du izena, taldea bera eta sariarekin sustatu nahi den proiektua bideo labur batean aurkeztuz.Bi faseGinkanak bi fase izango ditu. Aurrenekoa 6 astez luzatuko dena, abenduaren 3an hasi eta ilbeltzaren 16ra arte luzatuko da, astero egin beharreko proba bat argitaratuko da eta internet bidez bidali beharko dira erantzunak. Galderak munduko eta Euskal Herriko hizkuntza aniztasunari lotuak izanen dira. Ginkanak hizkuntza aberastasunaren isla izan nahi du. Horietan puntuazio altuena jasotzen duten lau taldeak pasako dira finalera eta bertan erabakiko da zein den edizio honetako irabazlea. Ilbeltzaren 25ean final handia jokatuko da Donostiako San Telmo museoanIzen emateaAbenduaren 3ra arte dago izena emateko epea. www.euskararenginkana.net web guneko formulazioa bete beharko da. Gainera, talde bakoitzak bere burua eta babestu nahi duen euskararen aldeko egitasmoa aurkeztu beharko du bideo labur batean. Aurkezten diren egitasmoak askotarikoak izan daitezke: hezkuntza, aisialdia, kulturgintza, helduen euskalduntzea, erabilera sustatzeko egitasmoak... Hainbat euskaltzaleren egitasmo bat finantzatzeko aukera izan daiteke ginkana.