Bashira

Guaixe 2013ko aza. 15a, 10:29

Aupa irakurle!!Gaurkoan zuentzako gonbidapena dakart. Datorren osteguna 28, arratsaldeko bederatzi terdietan, Atarrabiako "Sala Totem"-en egongo den kontzertu baterako gonbidapena hain zuzen.Esan dudan bezala, datorren ostegunean sekulako kontzertua edukiko dugu Atarrabian. Bertan Raperos de Emaus, Bashira eta Rojo Vivo aurkituko ditugu, eta haiekin batera denbora bikaina pasatzeko aukera. Kontzertua doainik izango da, baina sarrera moduan litro bat esne edo litro bat olio eraman beharko da, eta bertan jasotakoa "Paris 365" jatetxera eramango da.Kontzertu honetan Rap (Raperos de Emaus eta Bashira) eta reggae (Rojo Vivo) musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Nahiz eta lehenengo bi taldeak Rap estilokoak izan, ez dugu aspertzeko aukerarik izango, bi hauek Rap estilo ezberdinak baitituzte. Lehengoak, base elektronikoak erabiltzen ditu eta honen letrek gehien bat bizitzaren alde sozialera eramango gaituzte; bigarrenak, ordea, base elektronikoak alde batera utzi eta banda batekin batera abesten du eta honen letrak ere kritika soziala duelarik helmuga, baina modu lasaiago batez egiten du. Azkenik, Rojo Vivo-k bere erritmoekin reggae atmosfera baten barruan murgilduko gaitu.Kontzertu hau Bashira taldeak prestatu du eta bertan bere lehenengo diska "nacedero" aurkeztuko du.  Bi pertsonen proiektuak izandako talde honek, gaur egun 9 kide biltzen ditu bere baitan. Xabi eta Sarak eman zioten hasiera proiektu honi. Biak batera 3 alditan "Encuentros" izeneko lehiaketan izena eman zuten. Horrela hasi zen talde honen ibilbidea Lehenengo 2 aldietan ez zuten espero zuten emaitza lortu, baina lanarekin jarraitu zuten eta hirugarren urtean, Gorkaren kolaboraziorekin lehia irabaztea lortu zuten. Horretaz aparte, base elektronikoak alde batera uztea erabaki zuten eta abeslariez gain, banda bat sortzeko asmoarekin ibili ziren. Behin banda batu zutenean lanarekin hasi ziren, eta datorren ostegunean 2 urtetako lana lehenengoz ikusteko aukera izango dugu.Kontzertua gustokoa izanez gero Bashira taldearen diska erosteko aukera izango dugu bertan eta prezioa bakoitzak erabakitzeko aukera izango du. Honetaz aparte, taldeko kamisetak erosteko aukera ere izango dugu.Beraz, osteguna libre baldin baduzue musikaz gozatzeko aukera bikaina izango dugu datorren ostegunean Atarrabian. Bertan ikusiko gara.