Mank-ek hondakinen garraioa emateko deialdia egin du

Guaixe 2013ko azaroaren 13a

Arbizuko hondakindegitik hiri hondakinak Tuterako, ontziak Azkoiengo eta biohondakinak Mendigorriako tratamendu plantetara eramanen dituen enpresa kontratatu nahi du Sakanako Mankomunitateak. Lan horiengatik urteko 189.590,96 euro ordaintzeko prest dago Mank. Interesatuek eskaintzak abenduraren 23ra arte aurkeztu ditzakete. Urte baterako emanen dira lanak eta gehienez ere hiruurte gehiagorako  luzatu daiteke.