Futsal Sakana Txapelketa: Arbizu eta Auzomotojorik buruan

Guaixe 2013ko azaroaren 13a

Martxan da Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketa. 7 talde ari dira lehian, eta asteburuan 3. jardunaldia jokatu zen Uharte Arakilen. Auzomotojorik da liderra (9 puntu). Atzetik daude Racing San Migel eta Arbizu, seina punturekin, eta Bunker eta Biltoki, hiruna punturekin. Bil Tokik, Iturmendik eta Etxarriko Gaztetxiek ez dute  punturik bildu. Igandean 4. jardunaldia hartuko du Uharte Arakilgo pilotalekuak. Momentuz Arbizuko Joseba Razkin eta Racing San Migeleko Asier Turumbay dira pitxitxiak, zazpina golekin. Gol gutxien jaso duen atezaina Arbizu K.T. taldeko Iñaki Galarza da. Berak zaintzen duen atean ez da golik sartu. 3.jardunaldiko emaitzakAuzomotojorik 9 - Bil Toki 1Etxarriko Gaztetxie 3 - Bunker 7Racing San Migel 7 - Iturmendi 1Atsedena: Arbizu K.T.4. jardunaldia (igandean, Uharte Arakilen)11:00etan: Bunker - Racing San Migel 12:00etan: Bil Toki - Etxarriko Gaztetxie 18:00etan: Iturmendi / Arbizu K.T.Atsedena: Auzomotojorikwww.futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia, kronikak barne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.