Aralar mendiko Kudeaketa Plana osatzeko bi bilera

Guaixe 2013ko azaroaren 14a

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuan Aralar mendiko Komunitateko Garrantziko Tokiaren Kudeaketa Plana idazteko lanean ari dira. Departamentuak mendiaren inguruko herritarrengandik informazioa, iritziak eta iradokizunak jasotzeko eta haien bidez orain arteko zirriborroak hobetzeko bi bilera ditu heldu den astean. Bilera horietan Natura 2000 Sarea Nafarroan nola dagoen azalduko da labur. Horrekin batera Aralar mendiko Komunitateko Garrantziko Tokia (KGT) aurkeztuko da (eremua, natura-balioak, kontserbazio egoera eta egungo erabilerak). Bi aurkezpen horien ondoren KGTren Kudeaketa Plana egiteko ondutako dokumentu teknikoaren zirriborroa aurkeztuko da. Agiriak sortuko balira zalantzak argitu eta iritziak jasotzearekin despedituko da bilera. Departamentuak prestatutako zirriborroaren kopiak Aralarko Elkartearen egoitzan eta Arakil, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Ergoiena, Etxarri Aranatz eta Bakaikuko udaletxeetan daude. Interesatuek han kontsultatu dezakete txostena bilerara joan aurretik. BilerakAzaroaren 19an, asteartean, 12:00etan Larraun-Lekunberriko Mintxausenean. Azaroaren 21ean, ostegunean, 19:00etan Lakuntzako udaletxean.