Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lan hitzarmena "patronalaren abusuen aurrean" defendatzeko, Nafarroako anbulantzietako 120 bat langileek igandean mobilizazioak, lan uzteak eta kontzentrazioak egitea erabaki zuten. UGT, CC OO, ELA eta LAB sindikatuek dei egin diete langileei lan hitzarmenaren defentsarako borrokarekin bat egiteko.Igandean bertan Iruñeko udaletxe parean kontzentrazioa egin zuten. Gaur, 14:00etatik 15:00etara kontzentrazioa eginen dute enpresak Iruñeko Landaben poligonoan duen egoitzan. Hilaren 22an eta 28an, 13:30etik 16:30era, lan uztea eginen dute.Sakanan Dozena bat langile daude ibarrean lanean, Ambulancias Bidasoaq enpresakoak. Haietatik bik aurrez ezarritako lanak egiten dituzte, 8 orduko lan txandak eginez. Gainontzeko hamarrak larrialdi zerbitzuan aritzen dira eta 24 orduko lan txandak dituzte.