Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estrasburgoko epaiaren ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak herenegun ebatzi zuen 197/2006 doktrina aplikatu duten epaitegiek erabaki beharko dutela hura indargabetu ala ez. Auzitegi horiek hartzen dituzten erabakietan aldeak ados ez daudenetan Gorenean helegitea aurkezteko aukera dute eta kasu horiek soilik tratatuko dituela adierazi du. Horrekin batera, Botere Legegileari eskatu dio arautzeko Europako epaiak nola bete. Ondorioz, Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salako 16 epaileek ostiralero, doktrina ezarri zaien eta libre gelditzea eskatu duten presoen kasuak aztertuko dituzte, banan-banan. Fiskaltzari preso bakoitzari buruz duen iritzia eskatu diote epaileek. Atzo 13 presoren kasuak aztertu zituzten eta aske gelditu ziren. Haien artean ez daude Jesus Mari Mendinueta, Bautista Barandalla eta Unai Parot.