Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hekimen, Euskal Hedabideen Elkarteak salatu egin du Ateak Ireki webgunearen itxiera, eta elkartasuna azaldu die ate hori martxan jarri eta bertan lanean aritu diren guztiei. "Hekimenek informazio askatasunean sinisten du. Komunikabide bat ixteak askatasun horren aurka jotzen du bete-betean, komunikabideek horixe egiten dutelako, informazioa asskatasunez zabaldu, hedatu eta gizarteratu".Ateak Ireki webgunearen galera, alde horretatik, herritarrek informatuak izateko daukaten eskatasunaren kontra doala uste du Hekimenek.Elkarte horretako kide dira Guaixe astekaria eta Beleixe Irratia.