Bihar, asteartea, Cederna-Garalurren Lesakako Alkaiaga industrialdeko zerbitzu zentroan. Ekintzailetza sustatzera bideratuta dago jardunaldiaEnpresa Txiki eta Ertainendako (ETE) eta mikroETEendako finantziazio-aukerei buruzko jardunaldia antolatu du Cederna Garalur elkarteak biharko. Bi orduko iraupena izanen duen jardunaldian hainbat finantziazio-tresna aurkeztuko dira; besteak beste, crowfunding, Business Angels sarea, Banku Etikoa, nahiz elkarren bermeko sozietateak. Jardunaldian SODENAko, Moderna Fundazioko eta finantza-erakundeetako ordezkariak egonen dira, eta arrisku-kapitala eta mailegu parte-hartzaileak, ''Moderna'' finantziazio-lerroak eta bankuek enpresen inbertsioa ahalbidetzeko zabalik dituzten finantza-lerroak zertan diren azalduko dute.Egitaraua18:00etan Jardunaldiaren aurkezpena. Isabel Elizalde. Cederna-Garalurreko elkarteko gerentea.18:10 Bankuen finantziazioa. Ekintzaileendako tresnak: Alberto Pardo, Caixako Aragoiko, Nafarroako eta Errioxako ETEen arduraduna Silvia Larrea, Caixako partikularren bankua. Daniel Montoya, Rural Kutxako ekintzaileen lerroaren arduraduna. Mª Jose Burgos, Laboral Kutxaren Gaztempresa fundazioa Moderna - Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) funtsak Luis Goñi Navarro. Moderna planaren kudeaketa- eta finantziazio arduraduna. Moderna Fundazioa19:00etan Business Angels. Pablo Martinicorena. Esyges aholkularitza-enpresaren bazkide sortzailea.19:10ean Crowdfunding. Alfonso Prim. Nadielabs enpresaren bazkide sortzailea. Crowdfunding eta Crowdinvestingeko kasu errealak, Bestaker plataforma.19:20ean Banka etikoa eta jasangarritasuna: Triodos Bank: Martin Guiñazú, Triodos Bank-eko lurralde-zuzendaria, erdialde eta ipar eremurako.19:40ean Arrisku kapitala eta partaidetza maileguak (Sodena): Catalina Labiano. Sodena proiektuko teknikaria. Hazi-kapitalaren departamentua.19:50ean Elkarrenganako bermedun sozietateak. Santiago Cámara. Sonagar, Sociedad Navarra de Garantía Recíproca.20:00etan Galderak. Itxiera Eta Amaiera.Argibideak eta izena emateaArantxa Arregi. Malerreka, Bertizarana eta Bortzirietako garapen-eragilea: 606 431 357 edo bidasoa@cederna.es