Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuk husna berdindu zuen Kirol Sportekin, Dantzalekun jokatutako lehian. Behin eta berriz garaipena lortzen saiatu ziren altsasuarrak eta nahiz eta jokaldi ugari sortu, baloia ez zen kontrako atean sartu. Gainera, gol bat baliogabetu zioten Altsasuko taldeari. Nahiz eta garaipena merezi, husnako berdinketarekin konformatu behar izan zen Altsasu. Etxarri Aranatz, aldiz, punturik gabe itzuli zen Sarrigurenetik. Etxarri Aranatz izan zen markagailuan aurreratu zena, Mikeli esker. Etxarri dominatzen hasi zen eta 45. Minutuan Pablok Etxarriren bigarren gola sartu zuen, penaltyz. Atsedenaldiaren ondoren Eguesibarrek egoerari buelta eman zion eta sei minutuko tartean bina berdintzea lortu zuten. Penalty bati esker garaipenaren gola sartu zuen Eguesibarrek, eta nahiz eta jokalari bat gutxiagorekin gelditu, Eguesibarrekoek garaipena mantentzen jakin zuten. Bukatzeko, San Jorgeri 1-2 irabazi zion Lagun Artea B taldeak. Bi taldeak parez pare aritu ziren, eta nahiz eta San Jorgekoak aurreratu, Lagun Artea B-k partidari buelta ematen jakin izan zuen, 1-2 gailenduz. Erregional mailako IV. Multzoko liderra Beti Kozkor da, 22 punturekin, 2.a den Altsasurekin puntutara berdinduta. Lagun Artea B 11.a da (12 puntu) eta Etxarri Aranatz 15.a, azkenaurrekoa (7 puntu).