Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskarak Nafarroan duen egoera aztertu zuten ostiralean. Hedabideen arloaz jardun zen Bierrik-eko Ainhoa UrretagoienaEuskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XVIII. Jagon Jardunaldiak egin ziren Iruñean ostiralean. Euskara Nafarroatik izenburua zuten Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak esan bezala, "Nafarroan zertan ari garen, nora joan nahi dugun eta Nafarroatik zer ekarpen egiten ari garen eta egin dezakegun euskararen normalizazioan" aztertu zuten.Euskararen sustapenean ari diren elkarte eta erakundeekin batera, euskararen inguruan gogoeta egin nahi izan zuen Euskaltzaindiak. Euskarak Nafarroan izan duen iragana eta egungo egoera aztertu zen, etorkizunari buruz hausnartzen. Mahaingurua Bierrik fundazioko kudeatzaile Ainhoa Urretagoiena Arruabarrenak Aurrera begira, Nafarroan euskara indarberritzeko zein hizkuntza politika? izenburua zuen mahai inguruan parte hartu zuen hedabideen ikuspuntua emanez. Harekin batera izan ziren Garikoitz Torregrosa, Sortzen-eko ordezkaria; Iñaki Lasa, Kontseilukoa eta Mikel Belasko, Nafarroako Ikastolen Elkartekoa. Urretagoienak esan zuenez, "euskaltzaletasuna ez dago krisian, baina fase edo ziklo aldaketa bat behar du". Bierrikeko kudeatzaileak gaineratu zuenez, "euskalgintzan lanean aritzen garenok beti egon gara krisian eta azken urteetan gure egoera larriagoa izan bada ere, jendearen babesaren laguntzarekin egin dugu aurrera, euskaltzaletasunarengatik, hain zuzen ere".Urretagoienak "harrotasun pixka bat" faltan sumatu du euskalgintzan eta aurrerapausoak emateko beste eragileekin batera estrategia berriak pentsatzearen alde egin zuen. Hizkuntza politika berri baterako gutxienez hiru elementu zerrendatu zituen Urretagoienak: aitortza eta hizkuntza berdintasuna; euskara sustatzeko diru-laguntza guztiak berreskuratu eta euskarazko irakaskuntza bermatu eta gizarte eragileekin elkarlan handiagoa.