Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketan laugarren jardunaldia jokatu da eta gauzak nahiko paretsu daude. Auzomotojorik taldeak atsedena izan zuen eta Arbizuk eta Racing San Migelek irabazi zutenez, orain aipatu hiru taldeak daude goian, bederatzina punturekin, gol averagea dela eta Racing San Migel buru dela. Bil Toki 4.a da ( 6 puntu), Bunker 5.a (3 puntu) eta atzetik daude Iturmendi eta Etxarriko Gaztetxie, punturik gabe. Asteburuan 5. jardunaldia hartuko du Uharte Arakilgo pilotalekuak. Momentuz Arbizuko Joseba Razkin eta Racing San Migeleko Asier Turumbay dira pitxitxiak, zortzina golekin. Gol gutxien jaso duen atezaina Arbizu K.T. taldeko Iñaki Galarza da. Berak zaintzen duen atean soilik 2 gol sartu dira.4.jardunaldiko emaitzakBunker 3 - Racing San Migel 7Bil Toki 3 - Etxarriko Gaztetxie 1Iturmendi 2 - Arbizu K.T. 6Atsedena: Auzomotojorik5. jardunaldiaOstiralean, Uharte Arakilen20:00etan: Racing San Migel _ Arbizu21:00etan: Bunker - Bil Toki 22:00etan: Auzomotojorik - Iturmendi Atsedena: Etxarriko Gaztetxiewww.futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia, kronikak barne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.