Nire seme-alabak kirola egitea nahi dut, baina... zenbat? Nola? zertarako?

Guaixe 2013ko azaroaren 20a

Sakanako Mankomunitateak kirol balioei buruzko hitzaldia antolatu du, kirol jardueretako arduradun, begirale eta gurasoei begira. Nire seme-alabak kirola egitea nahi dut, baina... zenbat? nola? zertarako? izenburupean eskainiko da hitzaldia, abenduaren 13an, 18:30ean (euskaraz) eta 19:30ean (gazteleraz), Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Inskripzioa abenduaren 4ra arteIzena emateko epea abenduaren 4an bukatuko da. Izena emateko deitu Mank-eko Kirol Zerbitzura (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com). Hizkuntza batean edo bestean hitzaldia antolatzeko gutxienez 15 partaidek eman beharko dute izena bakoitzean.