Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eibarko Ipurua kiroldegiak gimnasia erritmikoko San Andres Torneoa hartu zuen asteburuan. Tartean estatuko 17 komunitatetik etorritako taldeak lehiatu ziren, tartean Iskiza Sakana taldeko gimnastak. Torneoa baliagarria zian zen asteburu honetan Taldekako Espainiako Txapelketan aurkeztuko dituzten lanak eta koreografiak ikusteko. Kimuen maila absolutuan Iskiza-Sakana taldeko neskek brontzeko domina kolkoratu zuten, hirugarrenak sailkatu eta gero.