Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gure Esku Dago plataformak erabakitze eskubidearen alde mobilizazioa eginen du heldu den urtean: Gernika eta Iruña lotuko duen 123 km-ko giza katea. Ekimenaren aurkezpenean Eskozia eta Katalunia gogoan, plataformako azaldu zutenez, 2014a "urte garrantzitsua izanen da herrien erabakitzeko eskubidea defendatzen dutenendako". Horregatik adierazi zuten: "herri gisa gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu, erabakitzea herritarroi dagokigu, eta eskubide hori erabiltzeko borondate irmoa daukagu". Plataformakoen ustez Erabakitzeko eskubidea "askotariko sentsibilitateen elkargunea" izan daiteke. Horregatik, herritarrengan utzi nahi dute eskubide horren aldeko lana "aktibatzeko" eginkizuna. "Ahalik eta askotariko, zeharkako eta zabalena" izatea nahi dute. SakananLizarrustitik sartuko da. Lizarragabengoatik Aizkorberako bidea eginen du kateak. Parte hartzeko bi bide daude. Sakanako plataformako kideekin harremanetan jarri eta datuak eman beharko dizkie. Hartutako konpromisoaren adierazgarri den txartela jasoko du. Bestela, www.gureeskudago.net atarian sartu eta han datuak eman. Eskualdearen arabera katean parte hartzeko proposamen batzuk jasoko ditu eta haien artean aukeratuko ditu. Internet bidez Hemen behar zaitugu estekan klikatu eta betetzeko zaila den tokietara bideratuko dute. Parte-hartzaile guztiei 5 euro eskatuko zaizkie.