UEMAk euskara dakiten liburuzain eta osasun langileak eskatu ditu

Guaixe 2013ko aza. 21a, 09:31

Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian egin zuten eskaera hori asteartean Jon Abrilek eta Eneka Maizek, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) izenean. Osasun etxe eta liburutegietako zerbitzuak euskalduntzeko neurri zehatzak proposatu zituzten Nafarroako Parlamentuan. Abrilek eta Maizek gogora ekarri zuten Nafarroako "zonalde euskaldunean" administrazioak euskarazko zerbitzua eskaintzeko betebeharra duela. "Instituzio publikoek herritarren eskubideak urratzea larria da". Osasun etxe eta liburutegien euskalduntzeko bidea elkarlanean egiteko borondatea ere agertu zuten UEMAko ordezkariek. Bide horretan ASNABI Nafarroako liburuzainen elkartea eta OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak) parte hartzea eskatu zuten. UEMAko kideek orain arte egindako bilera eskaerek Nafarroako Gobernuaren erantzunik jaso ez dutela nabarmendu zuten. Osasun arloaUEMAko kideek salatu zuten osasun arloan eremu euskaldunean hizkuntza eskubideen urraketa etengabea dela eta Euskararen Legeak herritarrari aitortzen dizkion eskubideak ez direla betetzen azaldu zuten. Horretarako Hizkuntza Eskubideen Behatokian jasotako makina bat kexaren testigantzak eman zituzten. UEMAtik ondorioztatu dute dauden hizkuntza profilekin ez dela bermatzen euskarazko komunikazioa. Langileen prestakuntzarako plan eta irizpide falta salatu zuten.  Aurtengo plantilla organikoan jasoa dagoenez Irurtzungo osasun etxean lau dira hizkuntza profilik ez duten postuak: zuzendaria, erizaintzako arduraduna, pediatra eta botikaria. Etxarri Aranazko osasun etxean, berriz, zuzendari, erizaintzako arduradun eta jagole postuek ez dute hizkuntza profilik. Altsasun, azkenik, zuzendaria eta erizaintzako arduradun karguek ez dute hizkuntza profilik. Hiru osasun eskualdeetan plantilako langile guztiek V1 profila dute, baina hori ez dute langile guztiek. Eremu euskalduneko Emakumeen Arretarako Zentroen lanpostuak betetzeko euskara ezagutzarik ez dela eskatzen ere nabarmendu zuten. UEMAren proposamenak- Eremu euskalduneko osasun etxeetako eskakizun elebiduna ez duten lanpostuei eskakizun elebiduna jartzea. Lehentasuna duten lanpostuak dira: pediatrak, medikuak  eta jendaurrean lan egiten duten langileak- Eremu euskalduneko emakumeen Arretarako Zentroetako lanpostuei plantilla organikoan eskakizun elebiduna jartzea.- V1 jakite maila eskasa dela ikusirik, lanpostu horietan V3 jakite maila eskatzea.- Euskarazko plazen ordezkoetan langile elebidunak egon daitezela bermatzea.- Gainerako arloetan, urratsak ematen hastea: paisaia linguistikoa, informazio-orriak, mamografiako zitazioak, mamografiako txostenak, erradiografia zerbitzuko inkestak, hitzorduak jartzeko SMS-mezuak, baja-agiriak...- Urgentziazko Zerbitzuetako langileen hizkuntz perfilak zehaztea.Liburutegien zerbitzuaEremu euskaldunean dauden Nafarroako Liburutegi Sareko liburutegietako  liburuzainen platilla organikoan plaza bakar batek ere ez du profil elebidunik (tartean Irurtzun, EtxarriAranatz, Altsasu eta Olatzagutia). Bai Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Nafarroako Arartekoak urteetan nafarrek eta udalek salatutako hainbat eskubide urraketaren testigantza jaso dute. Azken erakunde horrek euskararen erabilera sustatzeko araudi orokor bat egitea eskatu zion Nafarroako Gobernuari, gaur egun euskarazko zerbitzurik bermatzen ez delako. UEMAren proposamenak- Eremu euskaldunean profil elebiduna ez duten lanpostuei profil elebiduna jartzea. - Profil hori C1 mailakoa izatea.- Dagoeneko lanpostu finkoa duten liburuzainen kasuan, horiendako euskalduntze plan bat diseinatzea.- Eremu mistoko zenbait lanposturi profil elebiduna paratzea; batez ere, liburuzain bat baino gehiago dauden liburutegietan.- Plaza elebidunen ordezkoetan langile elebidunak egon daitezela bermatzea.- Liburuzain guztiei, oro har, euskara ikasteko erraztasunak ematea.- Nafarroako Gobernuak Liburutegien Sareko udalekin eginak dauzkan hitzarmenetan hizkuntzaren erabilerari buruzko irizpideak ezartzea: liburu eta materialak hornitzea, paisaia linguistikoa, informazio-orriak, aplikazio informatikoa...UEMAMankomunitateak soziolinguistikoki oso euskaldunak diren udalerriak biltzen ditu (euskaldunen indizea %70etik gorakoa), arlo publikoan zein pribatuan erabateko normalizazioa helburu duten udalak, hain zuzen. Gaur egun, mankomunitatea 71 udalek osatzen dute, eta horietatik 14 nafarrak dira (Arbizu eta Etxarri Aranatz).