Lanbide Heziketan mendi ertaineko kirol-teknikari ikasketak egiteko izen ematea zabalik

Guaixe 2013ko azaroaren 21a

Altsasun dagoen Sakana Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Publikoa maila ertaineko prestakuntza ziklo berria eskainiko du: mendi ertaineko kirol-teknikaria. Erregimen bereziko gradu ertaineko kirol-ikasketarako sarrera proban izena eman beharko da lehen-lehenik. Horrela mendi ertaineko kirol-teknikari titulazio ofizialerako bidea hartuko da. Ikasketa horrek mendi-kirol jardueretako hastapeneko begirale izateko balioko du. Gradu ertaineko titulazioak ikastetxe, klub, federazio edota enpresetan lan egiteko aukera ematen du. Ikasketetan sakondu nahi duenak goi mailako ikasketak egin ditzake.Izen ematea Azaroaren 26tik 28ra egin daiteke, 8:00etatik 15:00etara, LH institutuan bertan. Aurkeztu beharrezko instantziak ikastetxean bertan edo www.educación.navarra.es web gunean lortu daitezke. Eskaera orriarekin batera, nortasun agiriaren kopia eta DBH egin izana adierazten duen tituluaren fotokopia (edo ikasketa baliokidea) edo gradu ertainetara sartzeko proba gainditu izana. Onartutako guztiei informazio bilera batera hots eginen zaie. Han sarrera frogaren eta prestakuntza zikloaren berri emanen zaie. Sarrera proba abenduaren 12an eginen da institutuan. Sakana LH IIPko eskaintzaAipatutakoaz aparte, honako ikasketak egin daitezke: motorren mekaniko laguntzailea (DBH gainditu ez duten ikasleei zuzendutako hasierako prestakuntza profesionaleko programa); mantenu elektromekanikoa (gradu ertaina); sodadura eta galdaragintza (gradu ertaina) eta mekatronika industriala (goi gradua).