Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Andra Mari ikastolako hezkuntza komunitatearendako larunbata egun handia izanen da. Etxarri Aranazko Utzubar-Txiki dermioan eraikitzekoa den eraikin berriaren lehen harria jartzeko ekitaldia eginen dute bihar. Hara bilduko dira familia, langile eta ikasleak, baita, ziurrenik, ikastolatik pasatako beste hainbat pertsona ere. Utzubar-txikin jasoko den ikastetxeak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak hartuko ditu. Bigarren fasean gainontzeko ikasleendako beste eraikin bat jasoko du. Egitaraua11:00etan Ikastolatik atera Utzubar-txikirantz, trikitilariek lagunduta. Utzubar-txikin: Lehendakariaren agurra. Bertsolariak. Ikastolako lehendakariaren hitzak. Etxarriko alkatea edota Udaleko ordazkariaren hitzak. Kutxaren lurperatze ekitaldia. Dantzariak. Kalejiran buelta herrira 13:00etan Auzatea Etxarriko plazan (euria egingo balu frontoian)