Epaiketa politikoei erantzuna emateko ekitaldia Antsoainen

Guaixe 2013ko azaroaren 22a

Azken asteetan 35/02 sumarioan (Maitane Intxaurraga eta Juan Kruz Aldasoro) eta gazte independentisten sumarioagatik epaitzen ari diren nafarrekiko elkartasun ekitaldia antolatu du Libre ekimenak. Aurkezpenean Garbiñe Urrak adierazi zuen epaiketa politikoak zirela, "jarduera politikoa da zigortu eta oztopatu nahi dutena". 80 euskal herritarrendako 6 eta 12 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dituztela nabarmendu zuen, gogoraraziz beste 200 euskal herritar (70 nafar) daudela Madrilen epaiketa zain. Floren Aoizek, bestalde, politikaren kontrako epaiketa politikoak onartezinak zirela adierazi zuen. Gaineratuz, bi epaiketak aro berriaren kontrako sabotaia saioak direla eta, horrela, jendarte osoaren kontrako erasoa joz. Aoizek herri gisa erantzun beharra zegoela nabarmendu zuen. Eta biharko ekitaldian parte hartzera deitu zuen. Ekitaldian parte hartuko duten artisten artean Hesian taldea dago.