Gaur, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eguna

Guaixe 2013ko aza. 25a, 07:41

Emakumeen aurkako indarkeriaren ezabapenerako nazioarteko eguna dela eta salaketa kalera aterako da gaur Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olatzagutian. Indarkeria sexista salatuko da elkarretaratze horietan. Gainera, indarkeria egoera horri erantzuna mugimendu feministak bakarrik ez, gizarte osoak erantzun behar duela ohartarazi dute. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean: tokiko berdintasun politikak. Lelo hori du genero indarkeriaren kontrako udalek atera duten kartelak, Altsasuk barne. Udaletatik prestakuntzan, genero indarkeriaren errefusan, emakumeak ikustarazten, sentsibilizazioan eta tokiko genero jokabide egokiak sustatzen lan egiten dutela aldarrikatu dute. Guztion arazoaAltsasuko Udalak herritarrak animatu ditu indarkeriaren kontrako ekitaldietan parte har dezaten, emakumeen arazoa ez ezik, denon arazoa baita, eta indarkeria jasaten duten emakumeei eman beharreko laguntza denon konpromisoa dela gaineratu du. Altsasun antolatutakoakAltsasuko Udalak, Emakumeen Bilgunearen eta Iortia Kultur Gunearen bidez antolatuta, makina bat ekitaldi izango dira emakumeen aurkako indarkeriaren ezabapenerako nazioarteko egunaren inguruan. Batetik, atzo despeditu zen Cristina Lizarragak Altsasun eskainitako autodefentsa ikastaroa. Eta, bestetik, gaur, ostiralean, 22:15ean, eta etzi, igandean, 20:00etan, Iortia Kultur Guneak La bicicleta verde filmaren proiekzioa hartuko du. Ikasleen manifestuaAstelehenean, emakumeen aurkako indarkeriaren ezabapenerako nazioarteko egunean, ikastetxeetako ikasleak La bicicleta verde filma ikustera joango dira Iortia Kultur Gunera, 12:00etan. Baina lehenago, 11:30ean, indarkeria gaitzesteko manifestua irakurriko dute Iortia plazan. Manifestu horretan indarkeriagatik eraildako emakumeen izenak aipatuko dira. Gaurko elkarretaratzeakEtxarri Aranazko plazan 19:00etan izanen da hitzordua, Bilgune Feministak deituta, Erasoen aurrean, autodefentsa! lelopean. Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak deituta, 19:30ean burutuko dute elkarretaratzea Altsasun, udaletxe parean, lelo berdinarekin. Aldiz, Olaztin 20:00etarako jarri dute hitzordua, Olatzagutiko San Migel plazan, emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren harian.