Mariñelarena, ate handitik

Guaixe 2013ko azaroaren 25a

Mariñelarenak irabazi zuen Jerezeko lasterketa, Espainiako Abiadura Txapelketako azken proba. Txapelketa Ramosek irabazi badu ere, Mariñelarena ate handitik atera da, Mundialean ariko bada hurrengo denboraldianJerezeko lasterketa1.Alex Mariñelarena: 29:51.1692.Kafizh Syahrin: 0.869ra3.Sebastian Porto: 3.207Espainiako Abiadura Txapelketa. Moto 21.Roman Ramos: 173 puntu2.Alex Mariñelarena: 167 puntu3.Kafizh Syahrin: 155 puntuDespeditu da Espainiako Abiadura Txapelketa. Jerezek hartu zuen azkeneko proba, eta aurreikusi moduan ikusgarria izan zen. Moto 2 kategorian Alex Mariñelarenak (Targobank Motorsport, Kalex) motorraren gainean hegan egin zuen irurtzundarrak eta entrenamendu ofizialetan polea lortu zuen, lasterketan lehen postutik ateratzea, hain zuzen. "Helburua lasterketa irabaztea da. Ez dizkidate gauzak batere erraztuko, kideak indartsu baitaude, eta txapelketa lortzea oso zaila ikusten dut, Ramosek 20 puntu ateratzen dizkidalako. Baina Mundialera joan aurretik Espainiako Abiadura Txapelketari garaipen batekin esan nahi diot agur, Targobank Motorsport nire taldearendako" adierazi zuen Mariñelarenak lasterketa hasi baino lehen. Jaun eta jabeEsan eta egin. Sekulako lasterketa egin zuen Alex Mariñelarenak. Román Ramos (Ariane) liderrak nahiago izan zuen Espainiako Abiadura Txapelketa ziurtatzea, eta horregatik ez zen aurreko lehia estuan sartu. Mariñelarenak hasieratik aurrea hartu zuen eta sekulako ikuskizuna eman zuen. Lasterketako protagonista nagusia izan zen eta nahiz eta Kafizh Syahrin malasiarra (Kalex) atzean izan, ez zuen arazorik izan Jerezeko proba irabazteko. Syahrinek eta Sebastian Portok osatu zuten podiuma. Roman Ramos liderra 5.a izan zen eta Espainiako Abiadura Txapelketa irabaztea lortu zuen, Mariñelari 6 puntu aterata. Taldeari eskaini zion garaipena"Oso kontentu nago gaurko garaipenarekin. Gure helburua hori zen eta lortu dugu. Bagenekien txapelketa oso zaila zegoela eta Romanek akats bat egin ezean ez genuela aukerarik. Sekulako ilusioa ematen zidan denboraldia horrela bukatzea, garaipenarekin. Nire taldeari, Targobank Motorsporti bihotzez eskertu nahi diot urte honetan barna egindako lan guztia. Talde handia da" adierazi zuen irurtzundarrak bukaeran. Sari potoloena: Mundialera joateaDenboraldi bikaina egin du Mariñelarenak. Espainiako Abiadura Txapelketan  4 garaipen lortu ditu - Montmelón, Albaceten, Nafarroako Zirkuituan eta Jerezen - , baina Aragoiko Motorlanden 3.a izan zen eta Albaceten 5.a, eta hor egin zion ihes txapelketak. Nolanahi ere, denboraldian barna sekulako progresioa egin du irurtzundarrak, eta Mundialeko 7 probatan parte hartu du. Lehenik eta behin Jerezen eta Alemanian aritu zen, bere ohiko taldearekin, Targobank Motorsportekin, gonbidatu moduan. Gero Misanon, Aragoin, Malasian, Australian eta Japonian lehiatu zen, Blusens Avintia taldearekin, Dani Rivas pilotua ordezkatzen. Nahiz eta Japoniako Sari Nagusian eskumuturra hautsi eta oraindik osatzen egon - horregatik ezin izan zuen Mundialeko azken proban, Chesten aritu - , igandeko Jerezeko garaipen ikusgarriarekin denboraldiari eta Espainiako Txapelketari agur esan dio pilotu irurtzundarrak. Espainiako Abiadura Txapelketa irabazteak pastelari ginda jarriko lioke, baina sari nagusiena lortu du Mariñelarenak, inportanteena: hurrengo urtean Munduko Motoziklismo Txapelketan aritzea, Moto 2 mailan, Tech 3 eskuderia frantziarrarekin. Yamaha eskuderia ofizialeko talde satelitea da, hurbilekoa. Alexek Danny Kent pilotua ordezkatuko du eta Marcel Schrotter pilotu alemaniarra izango du taldekide. Dagoeneko taldearekin entrenamendu batzuk eginak ditu. Abenduan atseden hartzen dute Mundialeko taldeek, ezin dira entrenamendu ofizialak egin, eta hurrengo urtean ekingo dio irurtzundarrak Mundiala behar bezala prestatzeari. Ibilbide berrian zorte onena opa diogu.