Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergaran Titinekin osatu zuen bikotea Aitor Zubieta etxarriarrak, Xalaren eta Rezustaren kontra egiteko. Nahiz eta azkenaldiko partidetan Titinek bere ohiko maila ez eman, txisparekin aritu zen Bergaran eta Aitor Zubietarekin batera 22-19 irabazi zieten Xalari eta Rezustari. Hori bai, ederki izerdituta. Zubietak sufritu egin zuen, Rezusta bikain aritu baitzen. Ongayk eta Irañetak galdu Getxon24. Gabonetako Txapelketa jokatzen ari da Getxoko Andra Mari pilotalekuan. Aldaregiak eta Larraiak 22-10 irabazi zieten Ijurrari eta Mariezkurrenari eta Irurtzun klubeko Ongayk eta Irañetak 15-22 galdu zuten Azpiriren eta Irustaren kontra.