Derbya Etxarrirendako

Guaixe 2013ko azaroaren 25a

Etxarri Aranatz eta Altsasuren arteko derbya hartu zuen San Donato futbol zelaiak. Bi taldeak kiroltasun handiarekin aritu ziren. Lehen zatian Etxarrik dominatu zuen, baina Etxarrik gol aukera asko huts egin zituen. Azkenean, 40. minutuan Mikelek Altsasuren atea zulatzea lortu zuen. Bigarren zatian Etxarrik dominatzen jarraitu zuen; Altsasuk aukera politak izan zituen, baina ez zuen asmatu. Horrela, 1-0 irabazi zuen Etxarrik. Bestalde, Lagun Artea B eta Errotxapearen arteko partida estua izan zen, tentsio handikoa. Bigarren zatian Lagun Artea B-k dominatu egin zuen eta 2-1 irabazi zuen. Beti Kozkorrek jarraitzen du lider (25 puntu). Altsasu bigarrena da (22 puntu) eta Lagun Artea B 8.a (15 puntu). Etxarri Aranatz 13. postura igo da (10 puntu).