Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gutun horretan langile-klasearen eta herritar-sektore zabalen (gazte, adineko, emakume, migrante, maila funtzional ezberdineko pertsonak...) helburu eta aldarrikapen sentituenak jasoko ditu. "Eraso kapitalistari erantzun eta eskubideen defentsa eta hedapenean aurrera egiteko" bitarteko bat izan nahi du Euskal Herriko eskubide sozialen kartak. Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen lehen Asanbladak sustatzen du aipatutako gutuna. Gobernuek hartzen dituzten erabakiak salatu dituzten eragileak elkartu dira idatzia sustatzeko. Modu parte-hartzailean idatzi nahi dute karta, "eredu sozioekonomiko berri baten oinarriak ezartzeko, guztioi bermatzeko Euskal Herriko baliabideetan eta sortzen den aberastasunean parte izateko bidezko aukera".Sakanako eragile eta sindikal ugari elkartu dira prozesuari euren ekarpena egiteko asmoz. Gure helburua eskualdean ahalik eta jende gehienaren ekarpena jasotzea da. Horregatik, hilaren 14ra arte Sakanako makina bat herritan gutunaren aurkezpen saioak eginen dira eta haietan parte hartzeko gonbitea luzatu dute. Abenduaren 15ean Bilbon Nazio Batzarra eginen da. Lotutako hitzorduakAzaroaren 28an, ostegunean, 20:00etan Irurtzungo kultur etxean. Azaroaren 29an, ostiralean, 18:00etan Lakuntzako udaletxean. Abenduaren 6an, ostiralean, 18:00etan Arbizuko udaletxean. Abenduaren 11n, asteazkenean, 20:00etan Uharte Arakilgo udaletxean. Abenduaren 12an, ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.