Sakanako ikastetxeetako igeriketa ikastaroari agur

Guaixe 2013ko azaroaren 26a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak ikastetxeetako igeriketa ikastaroa antolatu du, urtero moduan. Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek hartu dute parte Altsasuko Zelandi igerileku estalian eta Arbizuko igerileku estalian eskainitako igeriketa ikastaroan. Helburua haur guztiek igeriketako oinarrizko ezagutzak izatea da. Oinarrizko maila dutenekin, aldiz, hobekuntza landu dute.Guztira 174 haur ibili dira ikastaroan. Irailean Arbizuko igerilekuan aritu ziren Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako eta Etxarri Aranazko San Donato eta Lakuntzako Luis Fuenteseko ikastetxeetako ikasleak. Aldiz, lastaila eta azaroaren artean Altsasuko Zelandi igerilekuetara joan dira Urdiaingo Herri ikastetxekoak, Iñigo Aritza ikastolakoak, Olaztiko Domingo Bados ikastetxekoak, Altsasuko Jesusen Bihotzeko ikastetxekoak eta Altsasuko Zelandikoak. Gogoratu behar da Iturmendikoak bi urterik behin joaten direla.