Futsal Sakana Txapelketa: Racing San Migel eta Auzomotojorik lider

Guaixe 2013ko azaroaren 26a

Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketan 5. jardunaldia jokatu da. Racing San Migelek Arbizu menpean hartu eta gero, uhartearrak eta Auzomotojorik etxarriarrak dira liderrak. Asteburuan 6. jardunaldia hartuko du Uharte Arakilgo pilotalekuak. Momentuz Racing San Migeleko Asier Turumbay da pitxitxia, 9 golekin. 8 gol sartuak ditu Arbizuko Joseba Razkinek. Bestalde, gol gutxien jaso duen atezaina Arbizu K.T. taldeko Iñaki Galarza da. 5.jardunaldiko emaitzakRacing San Migel 7 - Arbizu 4Bunker 5 - Bil Toki 6Auzomotojorik 3 - Iturmendi 1Atsedena: Etxarriko Gaztetxie6. jardunaldiaLarunbatean, Uharte Arakilen16:00etan: Arbizu - Auzomotojorik17:00etan: Iturmendi - Etxarriko Gaztetxie 18:00etan: Racing San Migel - Bil Toki Atsedena: Bunkerwww.futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia, kronikak barne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.