Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Kluben Arteko Pilota Txapelketako hasierako ligaxkako azken jardunaldia jokatu da asteburuan. Lehen mailan Lakuntzan jokatu zen Irurtzun eta Oberenaren arteko lehia. Banakakoan Armendarizek (Irurtzun) 18-8 irabazi zion Apeztegiari (Oberena) eta finalerdietara sailkatzea lortu zuen. Binakakoan, aldiz, Oberenak zuzenean finalera sailkatzea lortu zuen, Ansak eta Iturriagak Irurtzun taldeko Ongayri eta Mitxelenari 22-19 irabazi eta gero. Oberenan dabilen Ansa altsasuarrak partida bikaina egin zuen. Horrela, Irurtzungo Ongayk eta Mitxelenak finalerdia jokatu beharko du Huarte Iruñeko Yoldiren eta Linzoainen kontra. 2. mailan Altsasu-Oberena finalaBigarren mailan itzuliko partidak jokatu ziren. Oberena B-k eta Irurtzun B-k berdindu egin zuten, banakakoa Oberenak eta binakakoa Irurtzunek irabazi eta gero. Baina tantoen kopuruak Oberenari egin zion mesede, eta, hortaz, Oberenak jokatuko du finala Altsasuren kontra, San Migel taldea itzulerako partidetara ez baitzen aurkeztu. Oberena eta Altsasuren arteko finala larunbatean jokatuko da, Iruñeko Labriten, 2. Mailako 22 urtez azpiko finala erabaki eta gero.