Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Altsasuko Udalak eginiko eskaintza da, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Ainara Azpiazu ilustratzailearekin eta Yolanda Arrieta idazlearekin ikasiko dute albuma egiten haurrek. Eta egindakoa etxera eramateko aukera izanen dute. Etxepare saria egitasmoaren barruan dagoen ekimenak haurrak albumetara hurbiltzea du helburu. Interesatuek abenduaren 17a baino lehen eman beharko dute izena 948 564 155 telefonoan edo iortia@altsasu.net e-postan. Yolanda ArrietaLea-Artibaiko Etxebarrin jaio zen eta Usurbilen bizi da orain. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, zenbait liburu argitaratu ditu haur eta gazte literaturan zein helduenean. www.nitikgura.com gunean jarrai daiteke bere ibilbidea. Ainara Azpiazu Jaiotzez hernaniarra izanik, "Axpi"k urtebete darama Igeldon bizitzen. Txiki-txikitan marrazten hasi eta ez dio utzi gaur egun arte, eta oraingoz luzaroan segitzeko asmoarekin dabil. Liburuak ez ezik kartelak, muralak eta komikiak ere egiten ditu. Bere blogean jarrai daiteke bere ibilbidea.