Zortzigarren hilabetez langabezia behera

Guaixe 2013ko azaroaren 28a

Lastaila akaberan iraila despeditzean baino 17 langabe gutxiago zeuden Sakanan, 1.737 guztira. Nafarroako langabeziaren %3,41 ibarrekoa da (herrialdearen %3,22 populazioa gara). Nafarroako Enplegu zerbitzuak jakinarazi duenez, lan bila dabiltzan gehienak, 898, emakumezkoak dira (%51,7, 8 gutxiago). Gainontzeko 839ak gizonezkoak dira (%48,3, 9 gutxiago). Adinari erreparatuta, aspaldiko partez, lan bila ari diren gehienak 45 urtetik gorakoak dira, 776 (%44,67, 5 gehiago). 25 eta 44 urte artean dituzten 768 langabe daude ibarrean (%44,64, 15 gutxiago). Enplegu bulegoan izena emana duten 25 urte baino gutxiagoko 193 sakandar daude (%11,11, 7 gutxiago).Sektoreei erreparatuta, langabetuen %54,29k (943, 7 gehiago) zerbitzutan lan eginen lukete. Langabeen %29,42 (511, 22 gutxiago) industrian aritzeko prest dago. Eraikuntzan lan eginen luke %7,6k (132, 7 gutxiago). Lehen sektoreak, berriz, lan eskaeren %2,13 jaso du (37, 3 gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak %6,56 dira (114, 2 gehiago).Langabezia udalerrika. LastailaUdalerria           Guztira      Altsasu               846    -16Arakil                    70     -2      Arbizu                   69     -6Arruazu                  2    +1Bakaiku                17    +2Ergoiena                8     -2Etxarri Aranatz  156    - 8Irañeta                 11       0Irurtzun              217  +14Iturmendi             22    +5Lakuntza             85    - 8Olatzagutia        120    +4     Uharte Arakil       58     -2Urdiain                29    - 1Ziordia                27    + 2Guztira          1.737   - 17