Nafarroako Elikagaien Bankuak Elikagai bilketa erraldoia antolatu du asteburu honetan Nafarroan. Helburua 300.000 kilo elikagai biltzea da, Nafarroako 253 entitateren bidez arazoak dituzten 38.000 pertsonari banatzeko. Tartean Altsasun eginen da bilketa, BM, Eroski, Eroski City eta Dia dendatan, ostiralean eta larunbatean. Diru ekarpenakLaboral Kutxa (3035 0069 52 0690024878), Rural Kutxa (3008 0001 16 0700279128), eta Caixabank (2100 2173 87 0200346965).22.500 esne litro Elikagaien BankurakoIrurtzungo Xota areto futbol klubeko fundazioak bi helburu izanen ditu aurtengo denboraldian. Batetik 22.500 esne litro, hau da, Lacturale esnez betetako kamioia Nafarroako Elikagaien Bankura bideratzea, eta, bestetik, Peruko Wawa Etxea elkartearen bidez bertako haurrak babestea edo aitapontetzea. Proiektuetan laguntzeko ekarpenak ondoko kontu zenbakian jasotzen dira: 0081 4363 09 0001039008