Nafarroako Gobernuak, abenduaren 3an, asteartean, Xabierko Frantziskoren egunean, Nafarroaren Eguna ospatzeko makina bat ekitaldi antolatu ditu. Haien artean daude egun horretan bertan, 13:00etan, Nafarroako 75 abesbatzak eta orkestrak beste horrenbeste herritan eskainiko dituzten kontzertuak. Guztiak Nafarroako Ereserkiarekin hasiko dira. Sakanako musikariek ere parte hartuko dute egitarau horretan. Irurtzungo elizan, Berriozarko Elkarrekin abesbatza ariko da. Altsasuko Iortia kultur gunean, berriz, kontzertua eskainiko du Erkudengo Ama abesbatzak. Etxarri Aranazko abesbatzak, azkenik, Lekunberriko elizan ariko da. Altsasuko programaNafarroako EreserkiaLua, LuaOi ama Euskal HerriaBaldorbaAma birjiña ErkudengoaSi tu no estás aquiA tu ladoQuien quieraAdiosSomewhereSwing lowSoon ah will be done