Iturralde irakurri, gozatu eta hizketatu

Guaixe 2013ko aza. 28a, 15:41

Hizpide izanen diren liburuak Poloniako lautada izoztuak eta Rasputin eta San Petersburgoko gauak diraGonbite bikoitza egin dute Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-k. Joxe Mari Iturralde idazlearen bi liburu proposatu dituzte, haietako bat, edo biak irakurtzeko gonbitea eginez. Haiek irakurriz gozatu ondoren, idazlearekin berarekin iritziak trukatzeko aukera izanen da, tolosarra literatur solasaldi batera gonbidatu baitute antolatzaileek. Euskaltegietako ikasleei eta gainontzeko sakandarrei euskarazko literaturako bi obra horiek ezagutzeko gonbitea luzatu diete Mank-etik eta AEK-tik. LiburuakPoloniako lautada izoztuak (Igela, 2001). Erdi mailakoa.Maitasun istorio bat kontatzen du bukaerara arte argituko ez dena. Horrela liburu guztian zehar misterioa mantenduko du. Narrazio berezia da, misteriotsua eta interesgarria, normalean oharkabean pasatzen diren detaile txikien deskribapenari garrantzi handia ematen diona.Sinopsiak honela dio: "Urte dezente pasatu da kontatzera noan istorio hau gertatu zenetik. Hala ere, dena dut gogoan atzo bertan bizi izan banu bezala. Abenduko oporrak hartu berri genituen eta Gabonak gertu zeuden. Ikasle nintzen garai hartan eta unibertsitateko kontuak ahaztu egun batzuetarako eta, autobusa hartu ondoren..." Rasputin eta San Petersburgoko gauak (Elkar, 2013). Goi mailakoa. Efi movitx Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgo hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen odoljarioa sendatzeko. Konturatzerako, Alexandra tsarina Rasputinen esanetara jarria zegoen. Baina enperadoreak ez ezik, hiriko aristokrazia osoa erori zen haren eraginpean; emakumeak batik bat, ez ohiko intuizioari eta sexu trebetasunei esker. Kondairak dio hiriko goi mailako dama ospetsuenek bisitatzen zutela haren logela. Gaztetan hordialdiak eta orgiak nagusi ziren sekta sekretu baten partaide izan zen, eta geroztik arau bihurtu omen zuen beretzat nahiz besteentzat bekaturikhandienak egin eta eginaraztea, Jainkoaren barkamena jasotzeko. Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.IDAZLEA: Joxemari Iturralde Uria (Tolosa, 1951)Joxemari Iturralde 1951ko lastailaren 20an jaio zen Tolosan. Iruñean amaitu zuen lizentziatura Filosofia eta Letretan, Lenguas Románicas sailean, 1973an. 1975etik hasita zenbait institututan aritu da irakasle. 1985etik Euskara eta Euskal Literaturako Katedraduna da Tolosako Orixe institutuan.1977an Bilbon, Pott banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Estilo eta gustu ezberdineko idazleak ziren, baina bat egiten zuten euskal literatura berria ulertzeko moduan.Iturralde idazle emankorra da. Zenbait genero landu ditu: eleberriak, ipuinak, poesia, haur eta gazte literatura... Liburu uzta oparoa du 50 argitalpen baino gehiagorekin. Ibilbide oparo horretan zenbait sari irabazi ditu, esaterako: Bilboko Udalaren Narrazio Laburraren Saria (1982), Bilbao Hiria Saria (1983), Eusko Jaurlaritzaren Kirikiño Saria (1985), Bizkaiko Diputazioaren Eleberri Lehiaketa (1989), Kritika Sari Nazionala (1998), eta abar. Horretaz aparte, liburu ugari itzuli ditu euskarara.Aldizkari, egunkari eta publikazio ugaritan idatzi izan du urtetan (Artelekuko Zehar aldizkarian, Argia aldizkarian, Xaguxarra, Akademia sekretua, Garziarena aldizkarian, Emak bakia baita argitaletxeko proiektuetan, egunkari askotan, Egunkaria, Berria eta Gararen gehigarri kulturaletan, Euskaltzaindiaren Erlea aldizkarian eta abar...).Aipagarria da literatura eta musika uztartzeko egin dituen saiakerak. Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera Henry Bengoa inventarium ikuskizuna eman zuen ezagutzera. Bestalde, hainbat musikari eta abeslarirekin ere egin du lan zenbait proiektu musikaletan, eta bere poemak hainbat abeslarik eta abesbatzak abestu eta grabatu egin dituzte.2006tik Euskaltzain Urgazle da.