Bi urteko espetxe zigorra Ovejerori

Guaixe 2013ko aza. 28a, 18:46

Espainiako Auzitegi Nazionalean Mugitu! Mugimenduko Gorka Ovejerori, Julio Villanuevari eta Ibon Garciari bi urteko espetxe zigorra eta bakoitzari 900 euro inguruko isuna ezarri die Yolanda Barcinari tarta bana botatzeagatik. Lagundu egin zituelako Mikel Alvarezek urte bateko espetxe zigorra eta 300 euro inguruko jaso du. Epaileen iritziz tartakadak atentatutzat jo ditu, "indarkeriazko ekintza fisiko bat" izan zela eta tartekin Barcina hirutan"kolpatu" zutela. Mugitu! Mugimenduko (M!M) kideek ez dute espetxean sartu beharko. Helegiteak iragarri ditu haien abokatuak, "egun bakarreko espetxe zigorra ezartzen duen sententzia ere onartezina da auzi honetan". Arbazuarrak "pozik" hartu du espetxean sartu behar ez izatea. Baina Abiadura Handiko Treneko lanak bere horretan jarraitzen dutela eta haiek "benetako atentatua" direla adierazi du. Epaia baloratzerakoan esan du "argi utzi izan dute horrelakorik ez dutela onartuko eta, gu espetxea sartuko ez bagaituzte ere kartzela hor dagoela ohartarazi nahi izan dute".