Berdintasunerako hezkidetza lanagatik LHko institutua saritua

Guaixe 2013ko aza. 28a, 19:13

Sakana Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Publikoko ordezkariek hezkidetza lantzeko egindako lanagatik 3. saria jaso zuten atzo. Ikastetxea Hezkidetza Lantzen Sarean dago eta berdintasunerako hezkidetzan egindako lanaren aitortza jaso du sariarekin. Berdintasunerako hezkidetzaren bidez ikasleak pertsona gisa nahi dituzte, ez gizon edo emakume gisa. Horretarako, genero bakoitzari jarritako rolak eta estereotipoak hausteko ekimenak sustatzen dira Lanbide Heziketa institutuan.  Ikastetxearen ezaugarriak direla eta berdintasuneko hezkidetzara propio bideratutako ekintzak prestatzen dituzte. Eta ikasleen parte hartzea ezinbestekoa jotzen dute. Hala ikasketa buruak ikasgeletako ikasle ordezkariekin biltzen da eta martxoaren 8, azaroaren 25 edo abenduaren 21ean egin daitezkeen ekimenak zehazteko eta haiek ikaskideen ekarpenak jaso ditzaten. Gainera, Lanbide Heziketan ari diren emakumeen lana nabarmendu eta rol estereotipoak apurtzeko ibarreko beste ikastetxeetara zabaldu zuten mezua. Hasierako prestakuntza profesionaleko programan eta prestakuntza zikloetako lehen ikastaroan dauden ikasleak Etxarriko Emakumearen Arretarako Zentroko hezitzailearekin biltzen dira ikasturtean zehar. Sexu harremanen inguruko zalantzak eta kezkak izaten dituzte hizketa-gai. Aurretik, gai horren inguruko inkesta osatu dute ikasleek. Sakanako sariakDuela 6 urte sartu zen Sakana LH IIP Hezkidetza Lantzen Sarean. Orain dela hiru urte ikastetxeak ohorezko aipamena jaso zuen eta hura jasotzeko ekitaldian gaur egun institutu atean dagoen eskultura mustu zuten. Gaur egun soldadurako ikasleek egiten dituzten eskultura horren erreplika txikiak, hezkidetza sariak jasotzen dituztenendako sariak dira.