LHko eta DBHko ikasleendako mikro-ipuin lehiaketa

Guaixe 2013ko abe. 11a, 07:48

Ikasle sakandarrek sari bat baino gehiago eskuratu izan dute Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela Etxeak antolatutako mikro-ipuin lehiaketaren aurreko zazpi edizioetan. A eta D ereduetako ikasleek aurkeztu ditzakete lanak, 100 hitzeko muga gainditu gabe. Abenduaren 20ra arteko epea dago lanak aurkezteko: mikroipuinak@euskokultur.org, EKEren egoitzan (Comedias kalea 14, 1., 31.001, Iruñea).