Langabezia beheraka Altsasuko enplegu bulegoan

Guaixe 2013ko abe. 12a, 11:22

Aurreko hilarekin alderatuta azaroa akaberan 21 langabe gutxiago zeuden Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Altsasuko bulegoan izena emanda, guztira 1.468 (%1,41 gutxiago). Iruñeko zabalgunean izena emana duten arakildar eta irurtzundarren datuak behar dira ibar guztiko datua ezagutzeko. Altsasuko bulegoan azaroan itxi ziren 392 kontratuetatik 49 besterik ez ziren mugagabeak izan.NafarroaLastailarekin alderatua, azaroan Nafarroan langabeziak gora egin zuen (515 gehiago; %0,7). Guztira 51.278 nafar dira lan bila ari direnak, duela urte bat baino 571 gutxiago dira lan bila dabiltzanak Nafarroan, hau da, % 1,1 gutxiago balio erlatiboetan. Emakumezkoak dira langabe gehienak: 26.391 (%0,0018 gutxiago). Gizonezko langabeak, berriz, 24.887 dira (%1,47 gehiago).Zazpi hilabetez langabeziak Nafarroan behera egin ondoren lastailean eta azaroan gorako bidean jarri da berriro. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaile Maria Isabel Garcia Malok adierazi du langabezia hazkundea batez ere Ebro ertzean gertatu dela, nekazaritza eta elikagaien industrian batez ere. Joan den urtean baino 571 langabe gutxiago daudela nabarmendu du Malok. Aldi berean, azaroan langabezia beti igo egiten dela adierazi du, baina igoera hori aurreko 6 urteetan baino txikiagoa izan dela.