Haize Berriak banda Queen omenduz

Guaixe 2013ko abe. 12a, 11:48

Abenduaren 28ko emanaldirako sarrera guztiak agortuta, ilbeltzaren 4an emanaldi berria izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean Sakanako musika bandak, Haize Berriak, Queen talde britainiarra ardatz duen kontzertua prestatzen ari da. Rock taldeak bere aurreneko diskoa karrikaratu zuela 40 urte betetzen direla ospatu nahi du emanaldi horrekin bandak. Haize Berriak bandarekin batera, rock musikariak, abeslari gonbidatuak eta bestelako sorpresak izanen dira, guztia ikuskizunak aurrera egin behar duelako. Hasiera batean emanaldi bakarra aurreikusia zegoen, abenduaren 28koa. Baina sarrera guztiak berehala saldu direnez, bigarren emanaldi bat eginen du bandak, ilbeltzaren 4an. Sarrerak dagoeneko salgai daude.