Patxi Amillano artzaina altsasuarraren Larrezabal urrezko domina lortu du babestutako jatorri izendapena mailan. Arbizuko Araña-Etaiok ekoiztutako Juananeko Borda gaztak, berriz, maila berean brontzezko domina eskuratu du. Bi sari horiek World Cheese Awards txapelketan eskuratu dituzte bi artzainek. Birminghamen jokatu zen azaroaren 27an txapelketa, munduan itzal gehien duen gazta lehiaketa. 30 herrialdeetako 2.744 gazta aurkeztu ziren lehiaketara. 255 kideko epaimahai izan zen eta Idiazabal jatorri izendapeneko 25 gaztandegik 32 domina eskuratu zituzten, tartean sakandarrenak. Bertan egiten den gaztaren kalitatearen adierazle. Lizarran sariaSan Andres feriaren barruan, abenduaren 1ean, Lizarran Urbasa-Andiako gazten lehiaketa jokatu zen. Eulateko Felipe Agirrek eskuratu zuen lehen saria. Hirugarrena Unanura ekarri zuen Ibarborda gaztandegiko Migel Anjel Garzia Guerrerok. Dozena bat gaztandegik parte hartu zuten, besteak beste, Arza-Zeberio (Uharte Arakil), Balda-Artola (Unanu), Sarabe (Urdiain) eta Patxi Amillano (Altsasu).