Kirol Asteburua dakar Mank-ek

Guaixe 2013ko abenduaren 13a

Ostiralean kirol balioei buruzko hitzaldia, larunbatean Sakanako Xake Txapelketa Ziordian eta igandean Sakanako Herri Kirol eguna IturmendinSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Kirol Asteburua antolatu du asteburu honetarako. Gaur, ostiralean, kirol balioei buruzko hitzaldia izanen da Altsasuko Iortia Kultur Guneak, 19:30ean; bihar, larunbatean, Sakanako Xake Txapelketa jokatuko da Ziordian, 10:00etatik aurrera; eta, igandean, Sakanako Herri Kirol Eguna hartuko du Iturmendiko frontoiak, 12:00etan.Hitzaldia: Nire seme/alabak kirola egitea nahi dut, baina... zenbat? Nola? Zertarako?Abenduaren 13an, ostiralean, 19:30ean, Altsasuko Iortia Kultur GuneanSakanako Mankomunitateak kirol balioei buruzko hitzaldia antolatu du, kirol jardueretako arduradun, begirale, guraso eta interesa duten guztiei begira. Nire seme-alabak kirola egitea nahi dut, baina... zenbat? nola? zertarako? galderari erantzuna ematen saiatuko dira.Sakanako Xake TxapelketaAbenduaren 14an, larunbatean, 10:00etatik aurrera Ziordiko udaletxeanMank-ek urtero Sakanako Xake Txapelketa antolatzen du. Aurtengoa bihar jokatuko da Ziordiko udaletxean. Txapelketa antolatzeko Mank-ek Sakanako Zaldi Beltza Xake Taldearen laguntza izan du, eta Sakana  Fundizioaren eta Ziordiko Udalaren babesa. Goizeko 10:00etan hasiko da txapelketa, eta bazkaltzeko geldialdia egin ondoren, arratsaldean despedituko da.  Sakanako Xake Txapelketa izateaz aparte, aldi berean ELO 2000 puntutik beherako Nafarroako Txapelketa izanen da. Txapelketa 20 minutuko 8 partidara jokatuko da, 2 kategoriatan, helduen eta gazteen mailan. Kategoria bakoitzeko lehendabiziko hirurek jasoko dute saria. Izena ematea egunean bertan egin daiteke, goizeko 9:30etik aurrera (5 euro). Aurreko urtean Lizarragak hartu zuen Sakanako Xake Txapelketa eta 25 xakelari inguru lehiatu ziren. Adrian Ortega irundarra izan zen garailea, Mikel Otxoa bigarrenarekin puntutara berdinduta. 14 urtez azpikoan Alejandro Galvan izan zen garaile.Sakanako Herri Kirol EgunaAbenduaren 15ean, igandean, Iturmendiko frontoian, 12:00etanUrte bukaeran ohi denez, Sakanako Herri Kirol Eguna ate joka dugu. Aurreko urtean Etxarrenen ospatu zen eta aurten Iturmendik hartuko du eguna, igandean. Mank-eko Kirol Zerbitzuak antolatu du, Iturmendiko Udalaren eta Sakanako herri kirolarien laguntzarekin. Sakanako Aizkora Eskolako aizkolariak eta Sakanako aizkolariak, Sakanako Harri Jasotze Eskolako kirolariak eta Sakanako trontzalariak ariko dira lanean, etorkizuneko, egungo eta garai bateko herri kirolariak. Aizkoran: * Josu Agirre-Mikel Agirre / Joan Flores-Angel Eraso* Eloy Corchero-Arkaitz Jauregi / Goizeder Beltza-Ivan Resano / Juanito Erdozia-Juanjo Erdozia.* Erakusketa: Floren Nazabal eta Juanjo Lopez* Hiru belaunaldi elkarlanean: Juanito, Juanjo eta Jon Erdozia*Gaztetxoak: Ander eta Josu Parriza eta Jon ErdoziaHarrian:Xabier Igoa, Alvaro Zugarrondo, Jon Irañeta, Mikel eta Ianitz Lasarte, Aitor Oiarbide eta Patxi IjurraTrontzan:Itziar Nuñez-Ana Lopez / Ainhoa Mazkiaran-Irati Astondoa / Andra Mari ikastolako gazteak: Joseba Galarza-Urtzi Nazabal eta Adrian Joao-Xabier BasabeTaila:Bukaeran Sakanako Harri-jasotze Eskolako monitore Mikel Lasartek motozerrarekin egurra tailatuko du.