Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, 9:30etik aurrera, finalak jokatuko dira Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan Lastailaren bukaeran hasi zen Sakanako Emakumeen VIII. Pala Txapelketa eta bihar, larunbatean, despedituko da, Etxarri Aranazko pilotalekuan jokatuko diren finalekin. Txapelketa Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du, Etxarriko Nesken Pala Eskolarekin. Aste hauetan barna guztira 26 bikote lehiatu dira, 5 kategoriatan: kimuak (5 bikote), haurrak (4 bikote), kadeteak (6 bikote), gazteak (5 bikote) eta helduak (6 bikote). Kimuen, kadeteen, gazteen eta helduen kategorian 5 jardunaldiko hasierako ligaxka jokatu ondoren, aurreko asteburuan finalerdiak jokatu ziren. Aldiz, haurren mailan 6 jardunaldiko ligaxka jokatu da eta bi bikote onenak sailkatu dira finalerako. Emakumeen palak osasun handia du Sakanan eta puntako partidak aurreikusten dira finalerako. Etxarritik buelta bat ematen duenak ziur sorpresa hartzen duela. Palista bikainak dira guztiak eta ea nork jartzen duen txapela.Finalak (larunbatean, 9:30ean Etxarrin)Kimuak: Maitena-Elai / Elorri-SaioaHaurrak: Dinora-Ainhoa / Aroa-OihaneKadeteak: Ariane-Uxue / Irati-AneGazteak: Andrea-Irati L. / Uxue-AndreaHelduak: Yanira-Rebeka / Amaia-SaioaFinalerdietako emaitzakKimuak: Maitena-Elai 18 / Ane-June 0Elorri-Saioa 18 / Uxue-Naroa 14Kadeteak:Ariane-Uxue 25 / Garazi-Aiora 18Irati-Ane 25 / Maddi-Amaia 17Gazteak:Andrea-Irati L. 25 / Irati-Miriam 14Olaia-Izar 12 / Uxue-Andrea 25Helduak:Laura-Nagore 18 / Yanira-Rebeka 30Ainhoa-Maddi 28 / Maite-Saioa 30*Haurren kategorian sei jardunaldi jokatu dira eta bi onenak sailkatu dira finalerako.