Abenduaren 5ean, Belardiren bitartez, Iparraldeko Biharko Lurra elkarteko ordezkariak Sakanako Mankomunitatearen egoitzan izan ziren. Larreen kudeaketa egokian sakontzeko eta animalien elikaduraren inguruko ikastaroan parte hartu zuten Sakanako hainbat abeltzainek. Lastailean, bestalde, Asturiasko aditu batek larreen kudeaketa egokirako ikastaroa eskaini zuen ere. Joan den urteko lastailaren 5ean hasitako bidearen segida izan dira bi ikastaro horiek. Sakanako Garapen Agentziak antolaturik, bailarako elikadura eta nekazaritzaren arloko hainbat eragile, Orduñan lehen sektorearen inguruan azken urte hauetan egiten ari diren lanketa ezagutzera.