Scraperoen urte akaberako festa Altsasun

Guaixe 2013ko abe. 13a, 18:16

Scrapa egiten dutenak dira scraperoak. Hau da, oroitzapenak biltzeko albumak, postalak eta bestelakoak pertsonalizatzen aritzen direnak dira scraperoak. Haien jarduna denbora pasa moduan hartzen dute, oroitzapenak biltzeko modu gisa. Euskal Herrian dauden scraperoak Facebook bidez elkar ezagutzen hasi ziren eta horrela sortu da biharko topaketa. Haiekin harremanetan jartzeko cropvarraeuskadi@hotmail.com nae-postara zuzendu zaitezke. Zaletasun hori ezagutu nahi duenak Altsasutik pasatzera gonbidatu dituzte.